Enpresa batek ondo funtziona dezan alderdi garrantzitsuenetako bat sistemen azpiegitura sendo eta segurua izatea da, guztiz operatiboa eta gailu guztiekin integratua. Eta horretan lagun dezakegu, sistema informatikoen administrazioan espezializatutako enpresa gisa.
Ez dugu soilik esperientzia eta software & hardware arloko esparru guztiak jorratzen, aurrerago goaz: proaktiboak gara, eta azterketaz, aholkularitzaz, kontsultoriaz, prestakuntzaz… hitz egiten dugu. Dena batean!
Binovoren zerbitzu kudeatu eta integratuek nahi duzun lasaitasuna ematen dizute zure IT azpiegitura osoan: mahaigainetatik, gailu mugikorretatik, zerbitzarietatik eta sareetatik hasi, segurtasunera, komunikazio sistemetara eta hodeiko zerbitzuetara (cloud) arte.
Zure IT langileekin batera lan egin dezakegu, administratuz, aholkatuz eta lagunduz garapen teknologiko jasangarria ahalbidetzen duten inplikazio-arlo guztietan.



Zure enpresaren beharrak ebaluatzen lagunduko dizugu, eraginkortasun eta emaitza handienak lortzera bideratutako irtenbideak ezarriz. Proiektu zehatzak izan daitezke, hala nola birtualizazio-plataforma baten migrazioa (VMWaretik Proxmoxera), hodirako migrazioa, azpiegitura oso baten abiaraztea, erabilgarritasun handiko azpiegitura, sareak, segurtasuna, zerbitzariak, WiFi puntuak…, beti ere zerbitzu-maila gorenarekin.
Gure proaktibitatea jada helarazi dizugu, eta horregatik ohikoaz harago joan eta hardware eta softwarearen erosketa aholkatuko zerbitzua eskaini nahi dizugu, zuk behar dituzun funtzio- eta erabilera-beharrei soilik eta erabat erreparatuz.
Finantza-plan pertsonalen, leasingaren, errentamenduaren edo maileguen bidez, teknologia berriak zure enpresan txertatzea errazteko ahalegina egiten dugu.

Hodiko zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu:
Segurtasuna etengabeko prozesu bat da, eta horregatik zure ondoan jartzen gara kontrolpean izaten laguntzeko:
Adierazle kritikoak kontrolpean izateak kostuak aurrezteko eta azpiegituraren hazkunde eskalatua egiteko aukera ematen digu, behar dugun tokia aurreikusteko, memoria handitzeko edo, besterik gabe, gainneurketak detektatzeko.
Prebentzio-zerbitzuak errealitate bat dira eta etorri dira geratzeko; askotan arazoak gertatu aurretik detektatzeko aukera ematen digute.
Proxmoxen bidez, enpresentzako birtualizazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Web interfaze batetik erraz administra ditzakezu makina birtualak eta edukiontziak, biltegiratzea, babeskopiak, eta dena erabilgarritasun handian izan.
Astigarrako Bidea 2 – 2º Izda. 10-11 bulegoa
20180 Oiartzun | Gipuzkoa
sales@apps.binovo.es
943 569 206