Bila al zabiltza?...Aurkitu duzu!
Sistema informatikoen administrazioa

Azpiegitura eta sistema sendo bat bilatzen ari zara, gailu guztiekin integratuta? Behar zenuen sistema informatikoen administrazioko enpresa aurkitu berri duzu.

Bila al zabiltza?...Aurkitu duzu!
Sistema informatikoen administrazioa

Azpiegitura eta sistema sendo bat bilatzen ari zara, gailu guztiekin integratuta? Behar zenuen sistema informatikoen administrazioko enpresa aurkitu berri duzu.

Enpresentzako sistema
informatikoen administrazioan adituak

Enpresa batek ondo funtziona dezan alderdi garrantzitsuenetako bat sistemen azpiegitura sendo eta segurua izatea da, guztiz operatiboa eta gailu guztiekin integratua. Eta horretan lagun dezakegu, sistema informatikoen administrazioan espezializatutako enpresa gisa.

Ez dugu soilik esperientzia eta software & hardware arloko esparru guztiak jorratzen, aurrerago goaz: proaktiboak gara, eta azterketaz, aholkularitzaz, kontsultoriaz, prestakuntzaz… hitz egiten dugu. Dena batean!

Binovoren zerbitzu kudeatu eta integratuek nahi duzun lasaitasuna ematen dizute zure IT azpiegitura osoan: mahaigainetatik, gailu mugikorretatik, zerbitzarietatik eta sareetatik hasi, segurtasunera, komunikazio sistemetara eta hodeiko zerbitzuetara (cloud) arte.

Zure IT langileekin batera lan egin dezakegu, administratuz, aholkatuz eta lagunduz garapen teknologiko jasangarria ahalbidetzen duten inplikazio-arlo guztietan.

Administración de sistemas informáticos | Binovo

Birtualizazioa

Proxmoxekin erraz administra ditzakezu makina birtualak eta edukiontziak, biltegiratzea, clusterrak…

Administración de sistemas informáticos | Binovo

Erabilgarritasun handia

Estaldura, laguntza, eraginkortasun handiena eta emaitzak, azpiegitura oso, sendo eta erabilgarritasun handikoa izateko.

Administración de sistemas informáticos | Binovo

Segurtasuna

Zure azpiegitura teknologikoa babestuko dugu birusen eta erasoen aurka… pfSense suebakiarekin, babeskopiekin eta abarrekin.

Administración de sistemas informáticos | Binovo

Sareak

Hari bidezko sareez zein haririk gabekoez ari gara: instalazioa, kudeaketa, mantentze-lanak… Zer behar duzu?

Administración de sistemas informáticos | Binovo

Cloud

Hodeiko zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu, hala nola Google Workspace (Mail, Drive, Calendar…), Odoo ERP cloud…

Administración de sistemas informáticos | Binovo

Monitorizazioa

Adierazle kritikoak kontrolpean izateak arazoei aurrea hartzeko eta kostuak aurrezteko aukera ematen digu.

Izan ere, ziur aski hona iritsi zara, zeren...

  • Nire enpresa hazten ari da eta laguntza behar dut. Ez dut teknologia ulertzen.
  • Nire hornitzailearekin gustura ez nago eta ez dakit zer urrats eman behar ditudan aldatzeko.
  • Nire datuen segurtasunak kezkatzen nau; ez dakit babeskopiarik, suebakirik… dagoen.
  • Nire egungo azpiegiturak ondo funtzionatzen du, baina lizentzien kostua altuegia da. Azpiegitura nire aurrekontura hobeto egokitzen den beste batera migratu nahi dut.
  • Nire azpiegitura birtualizatu nahi dut.
  • Zerbitzuak pixkanaka hodira pasatu nahi ditut, baina ez ditut abantailak eta eragozpenak ezagutzen. Dena hodira migratu?
  • Biltegian WiFi seinalea handitu nahi dut. WiFi sarbide-puntuak behar ditut. Estaldura handiagoa nahi dut.
  • Nire zerbitzariak ez du behar bezala funtzionatzen, ordenagailuak eta sarea oso motel doaz, ez dugu diagnostikorik, azterketarik, sistemen auditoretzarik, eta ez dakigu nondik hasi.
Administración de sistemas informáticos | Binovo
Administración de sistemas informáticos | Binovo

Utzi zure enpresaren sistemen administrazioa gure esku

Zure enpresaren beharrak ebaluatzen lagunduko dizugu, eraginkortasun eta emaitza handienak lortzera bideratutako irtenbideak ezarriz. Proiektu zehatzak izan daitezke, hala nola birtualizazio-plataforma baten migrazioa (VMWaretik Proxmoxera), hodirako migrazioa, azpiegitura oso baten abiaraztea, erabilgarritasun handiko azpiegitura, sareak, segurtasuna, zerbitzariak, WiFi puntuak…, beti ere zerbitzu-maila gorenarekin.

Utzi aholkatzen sistemen administrazioan

Gure proaktibitatea jada helarazi dizugu, eta horregatik ohikoaz harago joan eta hardware eta softwarearen erosketa aholkatuko zerbitzua eskaini nahi dizugu, zuk behar dituzun funtzio- eta erabilera-beharrei soilik eta erabat erreparatuz.

Finantza-plan pertsonalen, leasingaren, errentamenduaren edo maileguen bidez, teknologia berriak zure enpresan txertatzea errazteko ahalegina egiten dugu.

Administración de sistemas informáticos | Binovo
Cloud zerbitzuak

Hodiko zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu:

  • Google Workspace: Mail, Drive, Meet, Calendar…
  • ERP Odoo Cloud
  • Hodiko babeskopiak
  • Cloud zerbitzarien alokairua eta erosketa.
  • Cloud zerbitzarien administrazioa.
  • BOXekin, partekatu eta administratu zure edukiak edonon zaudela, edonoiz eta edozerekin.
Segurtasuna

Segurtasuna etengabeko prozesu bat da, eta horregatik zure ondoan jartzen gara kontrolpean izaten laguntzeko:

  • Azpiegitura teknologikoa birusen eta erasoen aurka ziurtatzen dugu.
  • pfSense suebakiarekin sarrerako eta irteerako trafikoa kontrolatzen dugu. Trafikoa blokeatzeko segurtasun-arauak sortzen ditugu.
  • Elkarbackup eta Proxmox Backuparekin, zure datuak babesten ditugu. Babeskopiak automatizatzeak eta egiteak duen garrantzia ezagutzen dugu.
  • Sistemen mantentze-lan proaktiboa, aldizkako segurtasun-adabakiekin.
  • Antibirusen harpidetza.
Monitorizazioa

Adierazle kritikoak kontrolpean izateak kostuak aurrezteko eta azpiegituraren hazkunde eskalatua egiteko aukera ematen digu, behar dugun tokia aurreikusteko, memoria handitzeko edo, besterik gabe, gainneurketak detektatzeko.

Prebentzio-zerbitzuak errealitate bat dira eta etorri dira geratzeko; askotan arazoak gertatu aurretik detektatzeko aukera ematen digute.

Birtualizazioa

Proxmoxen bidez, enpresentzako birtualizazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Web interfaze batetik erraz administra ditzakezu makina birtualak eta edukiontziak, biltegiratzea, babeskopiak, eta dena erabilgarritasun handian izan.

Sistemen administrazioa &
IT irtenbideen garapena

Gure negozio-ekimen bakoitza berrikuntzara bideratuta dago. Agian gustuko dugulako, agian horretan oso onak garelako, edo agian bi arrazoiengatik…

Sistemen administrazioa

Azpiegitura sendo bat behar duzu, gailu guztiak integratuz? Aurkitu duzu…

Odoo ERP

Jarri zure konfiantza Odoo ERPko aholkulari eta garatzaile gisa dugun esperientzian…

Datuen analitika

Zure datu-fluxuan oinarrituta erabakiak hartzeko aukera emango dizuten irtenbideak ezartzen ditugu.

Neurrirako garapena

Irudikatu zenuen aplikazioa, mugikorretarako zein mahaigainerako… Begira!

Paperless bulegoa

Dokumentuak digitalizatzeko eta lan-fluxu eraginkor eta errentagarriak automatizatzeko irtenbideak…

RPA

Ez galdu denborarik eta automatizatu zure zereginak roboten bidez, modu eraginkorrean eta akatsik gabe.

Ez itxaron gehiago... Has gaitezen elkarrekin lanean!

Non aurkitu gaitzakezu?

Astigarrako Bidea 2 – 2º Izda. 10-11 bulegoa
20180 Oiartzun | Gipuzkoa

Nola jarri harremanetan?

sales@apps.binovo.es
943 569 206

Bidali iezaguzu mezu bat...

Contacta con nosotros