Binovo oso, oso enpresa arina da, bai sektorearen berezitasunengatik, bai gu ideia eta proiektu berrien aurrean bikain erantzuten dugulako, urrats bat aurrerago joaten uzten digutelako.
Ulertu gaitzazun… Aspaldi bota genituen bezero bati irtenbideak eskaintzeko oztopo guztiak. Zer esan nahi du horrek?Ba, izaeraz inkonformistak garela, eta besteek dagoenarekin konformatzen diren edo tresna bat zein bestea modu kontserbadorean erabiltzen duten tokian, gu etengabe ari garela nabarmentzeko, aldea markatzeko eta berrikuntzaz hitz egiteko aukera emango diguten ideien bila, baina benetako berrikuntzaz, ez gezurrezkoaz.
Berrikuntzarekin ondo pasatzen duten pertsonak behar ditugu, teknologiari buruzko bideoak ikusten lokartzen direnak, aplikazioekin txunditzen direnak eta hobetzeko elementuak bilatzeko zentzu kritikoa dutenak, ez dakiten zerbait galdetzen dietenean «ez dakit, baina ikasi egingo dut» erantzuten dutenak, eta beren lanaren emaitzaz bezeroak baino are gehiago gozatzen dutenak.
Beraz, kontatu dizugunak ezagun egiten bazaizu, asko gustatuko litzaigukete zu ezagutzea. Eta CVa bidaltzea pentsatzen ari bazara, seguruenik interesatuko zaizu jakitea gure erakundearen aktibo nagusia giza taldea dela eta kide bakoitzaren talentua.
Lan-giro zoriontsua, malgua eta kolaboratiboa sustatzen dugu, ideiak jariatzen duten eta talde osoaren konpromisoari eta inplikazioari helburuak lortzeko ekarpena egiten dien giroa.
«Arrakasta ekintzarekin lotuta dago. Arrakasta duten pertsonek mugitzen jarraitzen dute; akatsak egiten dituzte, baina ez dute inoiz amore ematen«
Hemen pertsonen kudeaketarako politika bat aurkituko duzu, errespetua eta aniztasuna, aukera-berdintasun osoa eta adinagatik, arrazagatik, generoagatik, desgaitasunagatik edo beste edozein inguruabarrengatik inolako diskriminaziorik ez izatea bilatzen dituena.
Hazkunde betean dagoen erakundea gara, talentua aitortzen dugu (hortik hazten gara) eta hazteko eta garapen profesionalerako aukerak eskaintzen ditugu, beste hainbat gauzaren artean. Pozik hartuko dituzu, Binovon lan egitea eta beste toki batean egitea bereizten dituztelako…