Odoorako AA agentea: Binovo AI Agent

Binovo AI Agent Discuss-en, Odooko txatean, integratutako adimen artifizialeko agente bat da. Hizkuntza naturalean galdetzen diozu eta zure datuekin erantzuten du: aurrekontuak prestatzen ditu, salmentak aztertzen ditu, grafikoak marrazten ditu, idatzi eta itzultzen du, eta pantailak iragazita irekitzen ditu. Odoon zerbait sortu edo aldatu behar duenean, aurretik baimena eskatzen dizu.

Eska diezazkiozun gauzen adibideak

Salmentak

«Egin iezadazu bezero honentzako aurrekontu bat, azkenekoz eskatu zuenarekin.» Aurrekontua zirriborro gisa geratzen da, zure baimenarekin sortuta.

CRM

«Zein bezerok daramatzate hiru hilabete erosi gabe?» Kontu inaktiboen zerrenda, berraktibazio-kanpaina baterako prest.

Zuzendaritza

«Erakutsi iezadazu hiruhileko honetako salmentak saltzaileka.» Grafikoa elkarrizketan bertan agertzen da, txostenik prestatu beharrik gabe.

Eragiketak

«Zein egoeratan dago eskaera hau?» Erantzuna berehala, menuetan nabigatu gabe.

Zer egin dezake agenteak Odoon

  • Odooko edozein datu kontsultatzea hizkuntza naturalean, erabiltzaile bakoitzaren baimenak errespetatuz.
  • Berrikusi beharrekoa iradokitzea eta datuetako akatsak edo inkoherentziak adieraztea.
  • Erabilerari buruzko zalantzak argitzea («nola egiten da kontabilitate-apunte bat…?») eta prozesu bat ondo egiten ari den egiaztatzea.
  • Erregistro berriak sortzea edo bikoiztea eta bezeroei eta kontaktuei mezu elektronikoak bidaltzea, beti zure baimenarekin.
  • Erregistro edo pantaila zehatzetara eramatea eta behin eta berriz egiten diren kontsultak gordetzea, nahi duzunean abiarazteko.
  • Aldizkako ekintzak programatzea.
  • Txostenak eta fitxategiak (Excel, PDF), HTML aurkezpenak eta kontrol-panelak sortzea, eskatzen duzunean.
  • Dokumentuak irakurtzea, hala nola erosketa-tarifak edo salmenta-eskaerak, eta dagozkien dokumentuak sortzea Odoon.
  • Zure enpresara egokitutako skill eta prompt berriekin zabaltzea, zure Odoon bertan gordeta.

Zer egiten du

Odoo hizkuntza naturalean kontsultatzen du, idatzi, laburtu eta itzultzen du, grafikoak marrazten ditu, ikuspegiak eta iragazkiak irekitzen ditu, eta erregistroak sortu edo aldatzen ditu zure baimenarekin.

Zer ez du egiten

Ez du baimenik gabe jarduten, ez ditu bezeroak edo kanpoko jendea artatzen eta ez du pertsonei buruzko erabakirik hartzen.

AA eredua

Zuk aukeratzen duzuna: Anthropic Claude, Google Gemini, OpenAI ChatGPT, DeepSeek edo Ollama bidezko eredu lokal bat, zure API gakoarekin.

Europako AA Erregelamendua

Arrisku mugatua (50. artikulua). Agenteak beti AA gisa identifikatzen du bere burua.

Agentea, departamentuz departamentu

Kontrola eta segurtasuna

Agentearen tresna bakoitzak zure baimena behar du: «oraingoan», «beti» edo «ukatu». Agenteak Odooko baimenak errespetatzen ditu, beraz inork ez du AAren bidez Odoon ikusi ezin lukeen informaziorik lortzen. Elkarrizketak zure Odoon geratzen dira, eta mezu bakoitzean kontsumitutako tokenak ikusten dituzu, agente bakoitzeko muga konfiguragarri batekin.

Binovok ez du DeepSeek gomendatzen agenteak datu pertsonalak edo konfidentzialak eskuratu ditzakeenean, bere zerbitzariak Europar Batasunetik kanpo daudelako. Datu sentikorretarako, aukera gomendatua eredu lokal bat da, zure zerbitzarietan edo Binovoren datu-zentroan.

Odoorako AA agenteari buruzko ohiko galderak

Zer da AA agente bat Odoon?

Erantzun ez ezik, ERP beraren tresnak erabil ditzakeen laguntzailea da: erregistroak kontsultatu, ikuspegiak ireki edo aldaketak proposatu. Binovo AI Agent-en, tresna bakoitzak erabiltzailearen baimena behar du exekutatu aurretik.

Eman dezake agenteak erabiltzaileak baimenik ez duen informaziorik?

Ez. Agenteak erabiltzaile bakoitzaren Odooko baimenak errespetatzen ditu: norbaitek kontabilitaterako edo nominetarako sarbiderik ez badu, AAk ez dio informazio hori ematen, eskatuta ere.

Egokitu dezaket agentearen prompt-a?

Bai. Agente bakoitzak zure enpresara egoki ditzakezun prompt eta skill-ak ditu. Zure Odoon bertan daude gordeta.

AAk Odooko datuak soilik erabiltzen al ditu?

Fitxategiak, dokumentuak edo ageriko web-orriak ere erabil ditzake, eta zure Odooko datuekin gurutzatu. Ez du scraping-ik egiten, ezta beste webgune batzuetako formularioekin elkarreraginik ere, diseinu-erabaki gisa.

Odoo Communityrekin funtzionatzen al du?

Bai, Odoo Community edo Enterprise-n, 16. bertsioan edo goragokoan, erabiltzaile bakoitzeko kuotarik gabe.

Zure Odooren gainean AA agentea ikusi nahi duzu?

Kontatu iezaguzu zure kasua eta zurekin antzeko datuekin demo bat prestatuko dizugu. Garatzen duen eta Odoo ezartzen duen talde berak jartzen du martxan.

Eskatu demo bat Binovori 943 569 206 · sales@apps.binovo.es

Produktu bakoitzaren xehetasun tekniko gehiago binovoapps.ai webgunean.

Odooko AAri buruz gehiago